ARTi eta ARTXANDAKO CASER egoitzarekin lortutako elkartasunari esker, ZEUGAN ARTI proiektua sortu dugu. Belaunaldi arteko ikasketa eta komunitateari emandako zerbitzua proiektu bakarrean uztartzen dituen hezkuntza-proposamena da.
Proiektu honetan, 5 urteko ikasleak, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoak eta CASEReko 13 egoiliarrak parte hartuko dute. Proiektua honek 6 fase ditu. 0 eta 5 faseetan (ezagutu gaitezen eta erakusketa) ikasle guztiak parte hartuko dute eta besteetan txandakatuko dira sormeneko tailerrak burutzeko (1,2,3 eta 4 faseak).
Kontsultatu dezakezue eranskinean proiektu honetako ekintza eta data guztiak.