Neurozientzia eta Hezkuntza Proiektua: Manuel Carreiras

Noticias-EU

Proiektua Ikasgiltza osatzen dugun ikastetxe guztien arteko ekimena da.  Ikastetxeko irakasleek parte hartu duten lantegien eta hitzaldien bidez, hausnarketa egin eta irakasteko modua hobetu egin dezakegu, hezkuntzari aplikaturiko Neurozientziaren arloan lortzen ari diren aurrerabideekin osatuz.

Neurozientziaren eta ikasleen mailaren araberako hezkuntzaren hainbat alderdi landu diren lau lantegien ondoren, aditu-hitzaldi bat eskaintzea aurreikusi dugu, Trueba Ikastetxean bertan. Hartara Bizkaiko Ikasgiltza Ikastetxeetako beste irakasle batzuk ere joango dira.

Datorren asteartean, urriak 2, irakasleek topaketa interesgarri bat edukiko dute

Manuel Carreiras

Neurozientzialaria da, irakurketan, elebitasunean eta bigarren hizkuntzetako ikaskuntzan aditua. Horrez gain, BCBLko (Basque Center on Cognition, Brainand Language, Donostia) zuzendari-zientzialaria, IKERBASQUEko ikerketa-katedratikoa eta UPV/EHUko irakasle bisitaria da. Frontiers in Language Sciences-eko editorea eta Language, CognitionandNeuroscience-eko editore elkartua da.

Previous Post
Guraso Eskola – Mindfulness Tailerra
Next Post
Irailaren 21ean 2. Batxilergoko ikasleok “Lo Que De Verdad Importa” (LQDVI) Kongresuan egon ginen

Noticias destacadas.

Menu