ORATORIA TXAPELKETAREN FINALA 2020-2021

Noticias-EU

Otsailaren 23an, asteartean, 4DBHko Oratoria finala ospatu genuen. Ikasturte hasieratik lantzen ari garen proiektua da, eta lehiaketa honi amaiera emango zaio. Ikasleen hitzaldi guztien artean 11 hautatu ziren lehen fasean. Hamaika ikasle horiek PlaySpeak-eko oratoriako irakasle adituen aurrean azaldu behar izan zituzten beren hitzaldiak. Lehiaketa telematikoki jarraitu zuten ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta familiek.

Lehen hiru sariak emateko orduan, epaimahaiak lan zaila izan zuen, hautagaiek ondo eraikitako eta sakontasun handiko diskurtsoak aurkeztu bait zituzten: emakumearen papera historian zehar, gure herrian ikasteko modua aldatzeko beharra, edertasun-ereduen tirania egungo gizartean, demokraziaren boterea…

Lehiaketa oso lehiatua izan zen, eta lehen 3 sariez gain, bi aipamen berezi eman ziren.

Datorren urtean baldintza onuragarriagoetan ospatzea espero dugu, zailtasunak zailtasun, jendaurrean hitz egiteko tailerra arrakastatsua izan da.

Previous Post
Online irakaskuntzaren erronka pandemia garaian
Next Post
School to Schoolekin beste kultura batzuk ezagutzen

Noticias destacadas.

Menu