ONARPEN PROZESUA 2021-2022

Noticias-EU

Urtarrilaren 7an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2021-2022 ikasturterako  Onarpen Prozesuari buruzko jarraibideak argitaratu egin direla jakinarazten dizuegu. Onarpen Prozesu honek 2 urteko gelatik Bigarren Hezkuntzako 4. Mailen tarteko eskabideak arautzen ditu.

Matrikulazio-Epea: Urtarrilaren 18tik 29ra.

Informazio garrantzitsua.

  • Seme-alabak matrikulatzeko lehen aukera gisa aukeratuko duzuen ikastetxean formalizatu beharko duzue matrikula.
  • Gehienez 12 ikastetxe aukeratu ahal izango dituzue, eta lehentasun-ordenaren arabera ordenatu beharko dituzue.
  • Eskaerak lehentasunen arabera ordenatu behar dira, esleipenean ahalik eta hobekien esleituko baitzaizkio antolamendu hori kontuan hartuta.
  • Ikastetxeek matrikulatzeko ordenatzen duzuen modua alde batera utzita, aukera berdinekin lehiatuko zarete guztietan. Hau da, lehen aukera gisa adierazi duzuen ikastetxean sartzerik ez baduzue, Hezkuntza Saila bigarren aukera gisa adierazi duzuen ikastetxean matrikulatzen saiatuko da, baina lehen aukera gisa jarri ba zenuten bezala.
  • Jasotako eskaeren kopuruak ez badu gainditzen plaza libreen kopurua, eskatzaile guztiak onartuko dira. Eskaeren kopurua plaza libreena baino handiagoa bada, baremazio-irizpideen arabera ordenatuko dira, eta puntu gehien lortzen dituzten pertsonek baino ezin izango dute plaza bat lortu, harik eta plaza libre guztiak bete arte.

Bestalde, jakinarazten dizuegu IKASGUNEA atalean, https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio  aurkituko dituzue zentroen bilatzailea eta Ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak bilatzailea. Halaber, atari honetan, behin alta emanda, prozesuaren zerrenden argitaratzea jarraitu ahal izango duzue.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko helbide honetan aurkitu ahal izango duzue prozesuaren informazio guztia: http://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Previous Post
Ate Irekien Jardunaldi Birtual berriak Trueba Ikastetxean

Noticias destacadas.

Menu