Lehen Hezkuntza

  1. Home
  2. Lehen Hezkuntza

LEHEN HEZKUNTZA (6-12 urte)

Lehen Hezkuntzako etapa 6 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

Hizkuntza-eredua: Gure proiektu hirueleduna oinarrizko hezkuntza osoan dago ezarrita, 2 urte betetzetik aurrera, euskara delarik komunikatzeko eta irakasteko hizkuntza. Bertako elkarrizketako laguntzaileak ditu ikastetxeak.

Gure aburuz, hezkuntza-prozesuaren oinarrizko zatia da tutoretza. Ikaslearen bilakaera intelektual eta pertsonalean laguntzen du tutoreak. Izan ere, hark bideratzen du familiaren eta ikastetxearen arteko harremana, ezinbestekoa dena ikasleen garapen orekatu eta arduratsuan lagunduko duen sintonia erdiesteko.

Metodologia:

  • Adimen anizkoitzen bidez ardazten dugu ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesua; horri esker, partaidetzan oinarritutako ikaskuntza-mekanismo
  •  aktibo, eraikitzaile eta, zergatik ez, ludikoak sor ditzakete ikasleek.
  • Elkarlanak, bestalde, aukera ematen du trebetasun kognitiboak eta sozialak garatzeko, bai eta pertsona arteko gaitasunak ere (talde-lana, entzute aktiboa, produktibitatea, lidergoa…).
  • IKTak txertatu ditugu eskoletako plangintzan, ikasleek beren gaitasun guztiak garatu ditzaten eta erabat prest egon daitezen laneratzeko.
  • Jarduera osagarriak: ikasturtean zehar, abileziak trebatzeko hainbat jarduera egiten dituzte ikasleek ikastetxetik kanpo.

Guneak eta ekipamenduak:

Metodologia eta gune berriak (atseginak, erakargarriak, pizgarriak, funtzioaniztunak) eta ikasteko ingurune ezberdinak (irakasleek, familiek zein ikasle ohiek proiektu didaktikoetan eta eskola-jardueretan parte hartzea, esaterako) baliatzen ditu TruebaHaziak izeneko gure hezkuntza-ereduak.

Guztiz digitalizaturik eta horniturik daude ikasgelak, netbook, arbel digital interaktiboak, telebista eta Apple TV dituzte eta. Bigarren zikloko ikasleek Trueba 3.0 deritzon proiektuan egiten dute lan, iPad 1 to 1 erabiliz.

Menu