Ingurunea

  1. Home
  2. Ingurunea

BILBOKO GOIALDEAN

Trueba Ikastetxea Artxandan dago, zaratarik eta kutsadurarik gabeko naturagune batean, aire zabalean. Bilbo eta Txoriherriren artean dago kokaturik. Balkoi natural paregabea da, ‘botxora’ begira dagoena. Kolore urdin bereizgarria du eraikinak, Bilboko edozein txokotatik ikus daitekeelarik.

Ikastetxea kokatuta dagoen naturagune pribilegiatuak aukera ematen digu aire zabaleko jarduera ugari eskaintzeko. Adituen arabera, natura ondoan dutela hazten diren haurrek sentimendu baikorragoak dituzte beren buruarekiko zein besteekiko; hori gutxi balitz, munduarekiko maitasun eta harmonia indartsuak garatzen dituzte, eta gai dira estresa hobeto kudeatzeko.

Menu