Kultura ekintzailea bultzatzen gure gazteen artean

Noticias-EU

4.DBHko ikaslegoa hainbat ekintzetan parte hartu du ekintzailetza bultzatzeko.

Pasaden abenduan, Santo Tomas azoka bisitatu genuen eta bertan 5€en erronka egin genuen. Inbertsio txiki horrekin errentagarritasun maximoa lortu behar zuten gure ikasleak. Taldetan banandurik, iniziatiba desberdinak izan zituzten eta guztira 340€ lortu zuten.

Bestalde, ekintzaile baten bisita jaso genuen pasaden astean. Arturo Monedero, Delirium Studios-eko CEO-a da eta gure eskolara hurbildu zen bere bideo-jokoen enpresaz hitz egiteko eta ekintzaile izatearen abantailak eta desabantailak aurkeztu zizkigun.

Azkenik, ostiral honetan EGOIN enpresa bisitatu dugu eta egurrezko xaflak zein eraikinak nola ekoizten diren ikusteko aukera izan dugu. Lekuan, ekoizpen produkzio osoa nola gauzatzen dute ikusi eta enpresa baten gorabehera guztiak ezagutzea lortu dugu.

 

Previous Post
Zientzia Show
Next Post
Agate Deuna

Noticias destacadas.

Menu