Asteburu honetan MEP programaren XX. Saio Nazionala – MEP programaren I. saio birtuala egingo da. Bertan, Trueba Ikastetxeko Batxilergoko 2. Mailako bi ikaslek hartuko dute parte, Colegio Vizcaya bi ikaslerekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza osatzen dutenak.
MEP hezkuntza-programaren helburua da gazteen artean europar hiritartasunaren kontzientzia eta parlamentu-eztabaida konstruktiboaren kultura bultzatzea. Horretarako, ikasleek gaurkotasuneko hainbat gaiei buruzko ikerketa egiten dute, beren iritzia emanez eta konponbideak proposatuz, eta egun batzuez nazio- edo Europa-mailako parlamentari bilakatzen dira.
Bilkura nazional hori Zaragozan egin behar zen martxoaren amaieran. Pandemia egoera dela eta, irailera atzeratu dute, eta modu telematikoan gauzatuko da.
Gure ikasle bakoitza batzorde bateko kide da:
- Bitcoinak eta ingeniaritza ekonomikoa. Kriptodirua edo blockchain teknologia.
- Gizakien salerosketa.
Zorte handia Mikel eta Igorrentzat!