Haur Hezkuntza

  1. Home
  2. Haur Hezkuntza

HAUR HEZKUNTZA (3-5 urte)

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa 3 eta 5 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

Hizkuntza-eredua: Gure proiektu hirueleduna oinarrizko hezkuntza osoan dago ezarrita, haurrek 2 urte betetzen dituztenetik aurrera, euskara delarik komunikatzeko eta irakasteko hizkuntza. Bertako elkarrizketako laguntzaileak ditu ikastetxeak.

  • Umeek 3 urte betetzean, abian jartzen da ingelesez irakurtzeko eta idazteko prozesua, Jolly Phonics metodoarekin.
  • 5 urteko haurrek ingelesa erabiliko dute komunikatzeko psikomotrizitate-eskoletan.

Metodologia:

Haur Hezkuntzan, honako estrategia didaktiko hauek erabiltzen dira: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI); Glenn Doman-en programa motorraren garapena; Montessori-ren elkarlaneko ikaskuntza eta trebetasunak, Gardner-ek proposatutako adimen guztiak berdin garatzera bideratuta; izan ere, heltzeko prozesu bete-betean daude egitura biologikoak hezkuntza-etapa honetan.

Jarduerak: ikasturtean zehar, abileziak trebatzeko hainbat jarduera egiten dituzte ikasleek ikastetxetik kanpo.

Guneak eta ekipamenduak:

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gela guztiek arbel digital interaktiboa, Apple TV, ordenagailuak eta tabletak dituzte, arlo ezberdinetako gaitasunak sendotu, osatu edo zabaldu ditzaten ikasleek.

Haur Hezkuntzako ikasleek 3 urte betetzean hasten dituzte igeriketa-eskolak ikastetxeko ur berodun igerilekuan, eta berariazko psikomotrizitate-gela dute egunero programa motorra egiteko.

Menu