Giro ona Ate Irekien Egunean

Noticias-EU

Lehengo larunbatean, hilak 20, izan zen Ate Irekien Eguna, Trueba ikastetxean lana nola egiten dugun gertutik ikusi nahi duten familientzat.  Instalazioetara egindako ikustaldian bertatik bertara ezagutu ahal izan ziren irakasleak eta Haur-hezkuntzako 1. zikloan (0-2 urte) eta 2. zikloan (3-5 urte) erabiltzen den metodologia.

Bestalde, Ikastetxeko proiektuak eta jarduerak ezagutzeko aukera izan zuten familiek Lehen- eta Bigarren-hezkuntzako ikasleek eta irakasleek prestatutako “txokoen” bidez: hirueletasuna, robotika eta Trueba 3.0, Zientzia Txokoa, AstroTrueba, gizarte-konpromisoa, elkarbizitza eta bitartekaritza, emozioak eta enpatia lantzeko proiektuak (H@ziemozionatu: Emocionarti eta Zuengan Art), Txiki Time: Batxilergoko ikasleek eratutako kooperatiba eta Atapuercos proiektua, DBHko ikasleek egindako historiaurreko kobazulo batera egindako ikustaldia barne.

Goizeko jarduera hauei esker, gure hezkuntza-proiektuaren, TruebaHaziaken, ikuspegi osoa eskaini zen eta funtsezkoa izan zen parte hartu zuten ikasle guztien lana eta prestutasuna, Trueban dugun nortasun sentimenduaren adierazpen argia.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gu ezagutzera gerturatu zineten guztioi.

.

Previous Post
Guraso Eskola.
Next Post
Batxilergoko orientazio jardunaldiak

Noticias destacadas.

Menu