Garraio-zerbitzua

  1. Home
  2. Garraio-zerbitzua

GARRAIO-ZERBITZUA

Página en construcción

Próximamente…

Trueba Ikastetxeak bi autobus-txanda ditu, 17 ibilbide egiten dituztenak. Bidaiariak eramateko indarrean dauden segurtasun-arau guztiak betetzen dituzte autobusek. 25 kilo baino gutxiagoko pisua duten adingabeentzat, ikastetxeak lotzeko berariazko sistema homologatua jartzen du hura eskatzen duten familien eskura.

  • Autobusak, legezko araudiaren arabera, segurtasun uhalak hornituak daude. Uhala berezien erabilpena, familia bakoitzaren irizpideari dagokio eta autobús zaintzailea, gailu hauek behar bezala erabiltzen dituztelaren arduraduna izango da.
  • Haurtzaindegiko eta 3 eta 4 urteko ikasleek Ikastetxeak jarriko dituen segurtasun uhalekin bidaiatuko dute. 5 urtetik aurrera, familiek aukeratuko dute segurtasun uhal hori erabili ala ez.
  • Ikasle txikienek ondo ikusteko lekuan eramango dute beraien identifikazio txartela, datuak behar bezala beteta.
  • Familiak arduratuko dira ikasleez geralekuan, eta ahalegina egingo dute autobusetara era ordenatuan sar daitezen, zaindariaren esku geratu arte.
  • Garraioan zehar segurtasuna bermatze aldera, familiak autobus- edo geraleku-aldaketarik ez eskatzen ahaleginduko dira. Nolanahi ere, aldaketa egitea beharrezkoa bada, Ikastetxeko Idazkaritzari jakinaraziko zaio, egun bateko aurrerapenarekin. Antolaketa-arrazoiak direla medio, ezin ditugu artatu epe hori errespetatzen ez dituzten eskaerak. Nahiz eta tutoreari edo zaintzaileari jakinarazi izana garraio-errutinan egin nahi den edozein aldaketa,  Idazkaritzari ere horren berri eman behar zaio.
  • Ikasleren bat ikastetxean bertan hartu behar baldin bada, eskola jardunaldian edo jardunaldiaren amaieran, komenigarria da familiak zaintzaileari jakinaraztea goizean, ikastetxetik irtetean kontuan hartu ahal izateko.
  • Zaindarien betebeharra umeak geralekutik ikastetxera eta alderantzizko bidean zaintzea da. Euren betebeharren artean ez da sartzen poltsak, sendagaiak, dirua… garraiatzea edo irakasleei mezuak helaraztea.
  • Autobusaren arduradunak gidaria (lehen txandan) eta zaindaria (bigarren txandan) dira. Familiek zerbait esan nahi baldin badiete, ahalik eta modurik laburrenean egin beharko dute, autobusaren puntualtasunari eusteko.
  • Bigarren txandan zaindaria izango da ikasleei eserlekuak esleituko dizkiena eta ikasturtean zehar egin beharreko aldaketak egingo dituena.
  • Segurtasun arrazoiak direla eta, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak heldu batek hartu beharko ditu geralekuetan.
  • Ikasleek portaera egokia izango dute autobusean, eta hori lagungarria izango da beraien eta gainerako bidaiari guztien segurtasuna zaintzeko.
  • Higiene arrazoiak direla eta, gogoratu behar da autobusean ezin dela jan, edan, oinak eserlekuetan jarri…
  • Segurtasunerako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko ikasleak heldu batek jaso beharko dituzte (gehienez ere, familia bakoitzeko baimendutako bi pertsona onartuko dira). Familiak pertsona horien identifikazio-datuak emango dizkio Ikastetxeko Idazkaritzari.
  • Bidaiarien segurtasun arrazoiak direla eta, ikasleek ez dute oihurik egingo, objekturik botako, ibilgailuaren ekipamenduan narriadurarik eragingo, ibilbidean ez dira eserlekutik altxatuko edo gidaria aztoratu dezakeen beste ezer egin, horrek arriskua eragin baitezake.
  • Baloiak edo autobusa martxan dagoenean autobusean gora eta behera ibili daitekeen edozein objektu behar bezala gordeta eta lotuta joango dira.
  • Autobusa Ikastetxeak jarritako zerbitzua da eta, ondorioz, portaera arauak bertara ere hedatzen dira.

Arau horiek behin eta berriz urratzen badira, Ikastetxeko garraio-zerbitzua aste baterako, hilabete baterako edo betiko deuseztatuko da.

Menu