Bullyingnaren Aurkako Ipuin Lehiaketaren Txapeldunak

Noticias-EU

Bilboko Udalak eta Fair Saturday erakundeak antolatutako Bullyingaren Aurkako Ipuin Lehiaketara aurkeztutako ipuinen artean, gure ikasleak diren Ane Caro (DBH 3) eta Garbiñe Ituño (BATX 2) txapeldunak izan dira. Honez gain, beste  3 ikasleen ipuinek aipamen berezia jaso dute: Itsaso Martín, Nahikari Huidobro eta Asier Alijarte.

Lehiaketa honetara, 8 – 23 adinen arteko partaideak eta 450 ipuin baino gehiago aurkeztu dira. “Bullyingaren aurkako ipuinak” liburua argitaratuko da 15 txapeldun eta beste horren beste aipamen bereziekin. Argitaratze honen etekin guztia,  gizarte erantzunkizunetara  bideratuko da.

Laster eskuragarri izango dituzuen ipuin irabazleak, hurrengo hauek dira:

  • I don´t want to be here anymore de Ane Caro
  • Una oportunidad para renacer de Garbiñe Ituño
  • Zapaburua eta pozoia de Itxaso Martín y Nahikari Huidobro
  • He is not who you think de Asier Alijarte

Txapeldunak jasotako 100€tako sariak,  beraiek aukeratutako ekintza solidarioetarako emango dira:  Garbiñek Mugarik gabeko medikuak eta Anek  NACE (Bullyingaren aurkako erakundea) aukeratu dituzte.

Martxoaren 10ean sari banaketaren ekitaldia izango da eta horren berri emango dizuegu.

ZORIONAK gure txapeldunei: Ane, Garbiñe, Nahikari, Itsaso eta Asier. Egindako lana  bikaina izan delako.

 

Previous Post
El Bizcocho
Next Post
2018ko inauteriak

Noticias destacadas.

Menu