Teknologiaren aroan murgilduta gaude; etengabeko garapen hori dela eta, ikaskuntzak ere behar berrietara moldatuta egon behar du.
Eskolaz kanpoko robotikako jarduera da ikaskuntza hori proiektuen garapenaren, bideojokoen diseinuaren, programazioaren eta roboten ekoizpenaren bidez ulertzeko moduetariko bat.
Jarduera honek sortzen eta eraikitzen informatikaz gozatzeko aukera ematen du. Horrela, saiakuntzak egiteko eta ikerketara eta sorkuntzara bideratutako gaitasun berriak aurkitzeko zaletasuna piztuko da ikaslearengan. Robotikak talde-lana eta ikasleak taldearen aurrean duen erantzukizuna sustatzen du.