VI. AstroTrueba Gaueko Behaketa arrakastatsua

Noticias-EU

Joan den ostiralean VI. AstroTrueba Gaueko Behaketa arrakastaz ospatu genuen

Lehenik eta behin BAE kideei eskertzen diegu, ohikoa den bezala, bere prestutasun eta adeitasuna. Pertsona eta familia asko gerturatu zen Ikastetxeraino, gau atsegin bat emateko asmoz, behaketetan ilaretan lasai moduan itxaronez, ilargia eta artizarra ikusteko. Eguraldiak azkenera tartea utzi zigun, behaketaren programa aurrera eramateko, zeru oskarbiarekin eta tenperatura atseginarekin. Jupiter izan zen azkenengo ikuskizun ezin hobea, gure zeruertzetik agertzean 23:15ak aldera. Bere satelite galilearrak (4 handienak) ikusteko parada izan genuen.

Behaketaren argazki gehiago ikusteko:

http://wp.me/P39sBi-1cS

Previous Post
Liburuaren Eguna ospatu dugu Artxandako Trueba Ikastetxean (DBH eta Batxilergoa)
Next Post
Kenyatik Safarian

Noticias destacadas.

Menu