Eskolara itzultzea segurua izateko lanean

Noticias-EU
vuelta al cole colegio trueba

2020-2021eko “eskolarako itzulera” oso berezia izango da gure ikasleentzat, gurasoentzat, zuzendaritza-taldearentzat, irakasleentzat eta Trueba ikastetxeko familia handiko kide guztiontzat.

Familia guztiak ongi egongo zaretela espero dugu, osasuna izango duzuela, eta egoera den bezalakoa izan arren, ahal den neurrian oporrez gozatzeko aukera ere izango zenutela.

Badakigu eskolarako itzulerarekin kezkatuta zaudetela. Gutako asko guraso ere bagarenez, erabat identifikatuta sentitzen gara zuekin. Hori dela eta, Trueba ikastetxeko eskolarako itzulerari buruzko lasaitasun mezua helarazi nahi dizuegu. Hilabete hauetan lanean gogor aritu gara zuen seme-alabek gelako jarduera segurtasun osoz hasi dezaten.

Jarraian dituzue zehaztuta gure protokoloetako batzuk eta hartu ditugun segurtasun neurrietako batzuk ere bai; horiek guztiak hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren eta osasun-agintarien aholkuak kontuan izan ditugu eta kasu batzuetan ezarritako gutxieneko neurriak baino handiagoak dira.

Etxetik irten aurretik tenperatura hartu beharko da. 37 gradu baino gehiago izanez gero, ikaslea ez da eskolara etorriko, tutoreari jakinaraziko zaio eta dagokion jarraipen medikoa egin beharko du.

Etxetik irten orduko maskara jarri beharko dute nahitaez 6 urtetik gorakoek, 3 urtetik gora gomendagarria izan arren, eta nahiz garraioan nahiz ikastetxe barruan ere erabili beharko dute.

Garraio-zerbitzuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz ikastetxeak esleituko ditu eserlekuak, senideak elkarrekin eseriko dira eta ikasgela bereko ikasleek elkarrekin egingo dute joan-etorria. Arren eskatzen dizuegu segurtasun-tartea zaintzeko geralekuetan eta autobusean sartzean eta irtetean lasai eta kontrolatuta ibiltzeko. 

Ikastetxera iritsitakoan markatutako ibilbideak egongo dira instalazio osoko joan-etorriak seguruagoak izateko; instalazio barruan horma batzuk bota behar izan ditugu, ikasleak birkokatzeko eta segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.

  • Pixkanaka ohituko dira, egunero egin beharko baitute:
  • Ikastetxean tenperatura hartuko zaie.
  • Sarreran eskuak garbituko dituzte eta ikasgela guztietan gela eta papera egongo direnez, egunean zehar ere behin baino gehiagotan garbitu beharko dituzte.
  • Komunetan gehieneko edukiera egongo da.
  • Irakasleen eta ikasleen artean segurtasun-tartea gordeko da.
  • Irakasleek kontrol zorrotza egingo dute jolas-denboran eta ikasleen guneetan.

Goizeko 8:30etik 9:30erako zerbitzuari dagokionez, aurrez izena eman beharko da eta kontratu jarraitua egin beharko da, ezingo da izan noizik eta behin erabiltzeko zerbitzua.

Ikastetxetik irteten dutenerako haurrak jasotzera datozen gurasoak edo senitartekoak kanpoan egongo dira (pertsona bakarra ikasleko), segurtasun-tartea gordeko dute eta pilaketak ekidingo dituzte.

Idazkaritzara sartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea, eta eskertuko genuke ahal duzuela telefonoz edo posta elektronikoz jartzea gurekin harremanetan behar duzuen guztian.

Amaitzeko, erizaintza zerbitzua izango dugu eskola-egun osoan asteko 5 egunetan. Dakizuen bezala, esku onetan gaude eta zuen seme edo alabaren batek sukarra duela ikusiz gero edo ondoezik egonez gero, azkar eta behar bezala artatuko dugu eta ahalik eta lasterren jakinaraziko dizuegu.

Talde osoa zuen seme-alabak berriro ikusteko irrikaz dago, ohartzen gara une berezia dela eta erantzukizun osoz ibili behar dugula ikasturte guztietan bezala zuen seme-alaben hoberena ateratzeko ez ezik, baita haien, zuen familien eta gure osasuna zaintzeko ere.

Animo, denon laguntzarekin eta interesarekin ondo aterako da eta!

Previous Post
AUTOBUSEN IBILBIDEAK 2020-2021

Noticias destacadas.

Menu