Erizaintza-zerbitzua

  1. Home
  2. Erizaintza-zerbitzua

ERIZAINTZA-ZERBITZUA

Ikasleentzako osasun-laguntzako zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barnean:

  • Eguneroko erizaintza-zerbitzua ikastetxean bertan.
  • Istripuetarako eskola-asegurua: ikastetxeetako osasun-arreta estaltzen du polizak eta, beharrezkoa izanez gero, haurrak osasun-zentroetara bideratzeaz ere arduratzen da.

Oro har, ikastetxean bertan emango zaie osasun-laguntza horren beharra duten ikasleei; ikastetxeko erizaintza-zerbitzuak (School nurses) zein IKASLARINeko medikuak emango dute aipatu zerbitzua, ikastetxeak telefonoz deitu eta gero, betiere. Ikastetxeak hots egingo dio IKASLARINi osasun-arreta eskatzeko, inoiz ez istripua izan duen ikaslearen senideek; izan ere, ikastetxeari jakinarazteko betebeharra dute senideek, horrek eska dezan osasun-laguntza.

IKASLARINeko medikuak edo ikastetxeko arduradunak erabakiko du, lesioaren izaera eta larritasunaren arabera, ikasleak klinika itunduetara bidaltzea: IMQ Zorrozaurre, Guimón, Virgen Blanca, Hospital Quirónsalud Bizkaia (Leioa-Erandio). Ikastetxearen edo osasun-zerbitzuko arduradunaren aurretiko baimenik gabe senideek, beren borondatez, ikaslea edozein osasun-zentrotara eramatea erabakitzen badute, pribatua edo publikoa izanik ere, osasun publikoan zein pribatuan familiak duen aseguruaren kontura izango dira fakturazio-gastu guztiak.

Menu