Ekintzailetasuna sustatuz.

Noticias-EU

Pasaden astean, Enpresa ekimenerako irakasgaian bi ekintza berezi egin genituen ekintzailetasuna sustatzeko. Asteartean Txaramela enpresaren arduradunak egon ziren gurekin solasaldian. Pasta ekologikoa ekoizten dute errota zahar bat erabiliz. Ostegunean BIC Bizkaia erakundea bisitatu genuen. Inkubagailu honek ezaguera aurreratua sortzeko eta jarduera ekonomikoa biderkatzeko ahalmen handia duten sektoreak ditu oinarri. Enpresa ezberdinak bisitatzeko aukera izan genuen, batzuk 3D inprimagailuekin lotuta eta beste batzuk bio-nano teknologiari loturik.

Enpresa mundua eta ekintzailetasuna ikasleetara hurbiltzeko aukera paregabea.

 

Previous Post
Hau hotza!
Next Post
Inauteriak Haur Hezkuntzan

Noticias destacadas.

Menu