Zarautzen elkarbizitza.

Noticias-EU

Pasaden astean, martxoaren 19tik 21era Zarautzen egon ginen 4DBHko ikasleok elkarbizitza batean. Nahiz eta eguraldia ona ez izan guk primeran pasatu genuen egun horietan, asko aprobetxatuz.

Lehenengo  egunean Zarautzen eta Donostian turismoa egin genuen eta arratsaldez zinemara joan ginen.

Bigarren egunean, ibilaldi bat egin genuen Zarautzetik Zumaiara Getariatik pasatuz, Kantauri itsasoa inguratuz. Paseo horretan ingurune naturala eta ikuste zoragarriak behatzeko aukera aparta izan zen. Zumaiatik trena hartu eta Donostiara ailegatu ginen, bertan, Aquariuma bisitatzeko  gida batekin. Esperientzia zoragarria izan zen gure itsasoan eta itsaso tropikalean dauden arrain mota asko ikusteko aukera izatea.

Gure elkarbizitza bukatzeko, azken egunean  herritik Zarautzekin zerikusia duen gimkana bat egin genuen. Ikasleek  taldeka hainbat froga gainditu behar izan zituzten herriko jendearekin harremanetan egonez eta herriarekin zerikusia duten hainbat gune garrantzitsu bilatuz eta aurkituz.

Hona hemen hainbat argazki.

 

Previous Post
Despidiendo al invierno
Next Post
Holandako ikasleekin elkartrukea – 1. Batx.

Noticias destacadas.

Menu