Kontzertu Didaktikoa.

Noticias-EU

Dakizuenez, 2017-18 ikasturtean gure proiektu global orokorrak artea ardatz moduan hartzen du:

 ARTI , Arteak dena irakasten du 

Proiektuak honako hau proposatzen du:

  • Arteaz gizakiaren adierazpen transzendente gisa gozatzea
  • Artea ( musika, ikusizko arteak eta dantza) abiapuntutzat erabiltzea, historia, hizkuntza, matematika eta zientzia edukiak ikasteko  eta, aldi berean, zenbait gaitasun garatzeko, hala nola pentsamendu kritikoa eta elkarlana

Iaz,  Trueba Culinary Experiencie  proiektuan, gertatu zen bezala, etapa bakoitzetan  jarduerak  desberdinak  burutzen  hasi dira eta maiatzean amaitutzat emango dugu  ARTI . Lana eta esperientzia guztiak  egun apropos batean erakutsiko dizkigu.

Horrexegatik ,musikaz gozatzeko asmotan, datorren  16an Ertzaintzaren musika-bandak ikasleentzako kontzertu pedagogikoa emango du gure Ikastetxeko areto nagusian. Kontzertuak bi saio izango ditu: bata Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta bestea   DBH eta Batxilergokoentzat.  Helburua  Ikasleengan musikarekiko jarrera positiboa eta hausnarketa eragitea  da eta ziur gaude lortuko dugula.

Zuek ere gonbidatzea gustatuko litzaiguke. Kontuan hartu  behar duzue  oso leku txikia egongo dela familientzat, bakarrik 50 leku. Kontzertura etortzeko  interesatuta egonez  gero,  Idazkaritzari deitu lehenbailehen , eskaera egin ahala gonbidapenak emango dira eta (familia bakoitzeko 2 pertsona gehienez).

 

KONTZERTU DIDAKTIKOA

HAUR eta LEHEN HEZKUNTZA

DBH eta BATXILERGOA

2018-03-16

10:15

11:15

Previous Post
Negua!
Next Post
ABAO- Musikal bat

Noticias destacadas.

Menu