Bigarren Hezkuntza

  1. Home
  2. Bigarren Hezkuntza

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (12-16 urte)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte).

Hizkuntza-eredua: Gure proiektu hirueleduna oinarrizko hezkuntza osoan dago ezarrita, 2 urte betetzetik aurrera, euskara delarik komunikatzeko eta irakasteko hizkuntza. Bertako elkarrizketako laguntzaileak ditu ikastetxeak.

Gure aburuz, hezkuntza-prozesuaren oinarrizko zatia da tutoretza. Ikaslearen bilakaera intelektual eta pertsonalean laguntzen du tutoreak. Izan ere, hark bideratzen du familiaren eta ikastetxearen arteko harremana, ezinbestekoa dena ikasleen garapen orekatu eta arduratsuan lagunduko duen sintonia erdiesteko.

  • DBHko 1. mailatik, beren portfolioa prestatzen dute ikasleek.
  • DBHko 3. mailatik, arreta berezia jartzen dugu orientazio akademiko‐profesionalean; ildo horretan, etorkizuneko erabaki egokia hartzen laguntzen diegu ikasleei eta beren familiei.

Metodologia:

  • Adimen anizkoitzen bidez ardazten dugu ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesua; horri esker, partaidetzan oinarritutako ikaskuntza-mekanismo aktibo, eraikitzaile eta, zergatik ez, ludikoak sor ditzakete ikasleek.
  • Elkarlanak, bestalde, aukera ematen du trebetasun kognitiboak eta sozialak garatzeko, bai eta pertsona arteko gaitasunak ere (talde-lana, entzute aktiboa, produktibitatea, lidergoa…).
  • IKTak txertatu ditugu eskoletako plangintzan, ikasleek beren gaitasun guztiak garatu ditzaten eta erabat prest egon daitezen laneratzeko. 
  • Jarduera osagarriak: ikasturtean zehar, abileziak trebatzeko hainbat jarduera egiten dituzte ikasleek ikastetxetik kanpo.
Europako proiektuetan parte hartzea:
Europako proiektuetan parte hartzea:

Ikasleak hizkuntzan murgil daitezen, eta Europarekiko beren harremana sustatzeko helburuz, truke-proiektuak egiten ditugu Europako Erkidegoko herrialdeekin; horrek aukera ematen digu, batetik, beste herrialde batzuk bisitatzeko eta, bestetik, Europako beste ikastetxe batzuetako ikasleei harrera egiteko.

Guneak eta ekipamenduak:

Metodologia eta gune berriak (atseginak, erakargarriak, pizgarriak, funtzioaniztunak) eta ikasteko ingurune ezberdinak (irakasleek, familiek zein ikasle ohiek proiektu didaktikoetan eta eskola-jardueretan parte hartzea, esaterako) baliatzen ditu TruebaHaziak izeneko gure hezkuntza-ereduak.

Guztiz digitalizaturik eta horniturik daude ikasgelak, netbook, arbel digital interaktiboak, telebista eta Apple TV dituzte eta. Bigarren zikloko ikasleek Trueba 3.0 deritzon proiektuan egiten dute lan, iPad 1 to 1 erabiliz.

Menu