AstroTruebako ikasle kideak astronomia behaketaren aukera atsegin eta paregabea izan zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Behatokian

Noticias-EU

Iragan ostiral gauean (2019/02/15) AstroTruebako ikasle kide batek gaueko behaketa baten parte hartu zuten Unibertsitateko kupulan, T50 (CDK20) teleskopioarekin. Bertan, ikasleak eta ikastetxeko bi irakaslerekin irrikaz hartu genituen Behatokiaren arduradunaren (EHUko Santiago Pérez-Hoyos astrofisikaria) azalpenak, azaldutakoa ikusiz batera. Santik izarren bizi-ziklotatik gidatu gintuen, azalpenak teleskopioarekin lortutako irudiekin hornituz.

Izar berria jaiotza den tokiak ikusteko aukera izan genuen, Orion Nebulosa bezala. Bestalde karramarroaren nebulosan izar zaharren gunea era ikusi genuen eta Supernoba eztanda baten arrastoak ere. Astrofotografia era praktikatu genuen Sirio izar famatuarekin, antzinako kulturatan azaguna, zeruko izar distiratsua bait da.

Laburbilduz, gau ahaztezina izan zen bertaratu ginen guztiontzat anfitrioaren harrera eta azalpen zabalengatik, bere ezagutza zientifikoa kontu bihurtuz.

 

Previous Post
Fair Saturdayko aipamen berezia
Next Post
Zientzia eta Astroargazkilaritza AstroTruebako VII zeru-gau Behaketan

Noticias destacadas.

Menu