Agate Deuna

Noticias-EU

Agate Deuna ospatzea Trueba Ikastetxean ohitura bihurtu da jadanik. Hainbat ekintza egin ditugu. Txikienak, 4 eta 5 urtekoak, Ikastetxea girotu dute bere makilekin eta hainbat gunetan abestu dute. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak inguruan ditugun egoitzetara hurbildu dira eta bertan bizi diren nagusiei eguna alaitu diete. Azkeniz, Lehen Hezkuntzako beste ikasle guztiek ikastetxea girotu dute, patioan eta aparkalekuan denok batera abestuz. Ondoren, tradizioak agintzen duen legez, gozokiak hartzen gozatu dute.

Baserritarren jantzien, kantuen eta gozokien artean egun zoragarria pasa dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=RCeh4aZHd-0

 

 

Previous Post
Kultura ekintzailea bultzatzen gure gazteen artean
Next Post
Lezama Athletic

Noticias destacadas.

Menu